Zer da Sarekin Week 2020?


Ekintzailetzaren lehenengo aste hau Sarea osatzen duten erakundeek antolatutako Bizkaiko ekintzaileei zuzendutako elkarrekintza espazio bat izango da, eta hainbat jarduera eta ekitaldi antolatuko dira bertan, ekintzailetzarekin eta haren faseekin erlazionatuta (kultura ekintzailearen inguruko sentsibilizazioa, enpresa proiektuen garapena, enpresen sorrera eta abian jartzea, eta enpresen egonkortzea merkatuan).

Aste honen helburu nagusia da ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresna eta baliabide gehienak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea, eta, helburu horrekin, tailerrak eta jardunaldiak antolatuko dira Bizkaian enpresak sortzea bultzatzeko eta enpleguaren kalitatea hobetzeko .

Nork antolatuko du?

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak koordinatuko dute ekimen berritzaile hau, eta Sarekin Ekintzailetza Sarea osatzen duten ehundik gora erakundeek parte hartuko dute bertan.

Zer eskainiko die Sareko kideei?

Aste honen helburu nagusia da Bizkaiko ekintzaileek eta enpresaburuek eskura dituzten tresna eta baliabide gehienak bateratu, gerturatu eta ezagutzera ematea, eta, helburu horrekin, tailerrak eta jardunaldiak antolatuko dira, enpresak sortu eta egonkortu eta finantzaketa tresnak eskainita kalitatezko lanpostuak sortzea bultzatzeko.

Parte hartzen duten erakundeek haien zerbitzuen berri emateko aukera izango dute, eta, gainera, haien balizko erabiltzaileek ezagutu egingo dituzte.

Nola parte hartu daiteke?

Parte hartu nahi duten erakundeek enpresak sortzeko hitzaldiak eta/edo tailerrak eskain ditzakete, Sarea osatzen duten taldeetako gaiekin zerikusia dutenak betiere.

Horretarako, jardueraren proposamena bidal diezaiokete DEMAri, honako informazio honekin: laburpena, edukia, izenburua, hizlaria, iraupena eta non egingo den. Erakunde bakoitzak bere kabuz antolatu eta kudeatuko du ekitaldia (lekua, izen emateakā€¦), eta DEMArekin koordinatu eta informazio eguneratua eman beharko dio uneoro (hizlariak, gaia, aurkezpenetarako materialak, etab.).

Nola eman behar dute izena parte hartu nahi duten erakundeek?

Parte hartu nahi duten erakundeek hau egin beharko dute:

  • Haien proposamena bidali XXX baino lehen, informazio honekin: jardueraren laburpena, edukia, izenburua, hizlaria, iraupena eta non egingo den.
  • Eskaera hau bete behar da (inprimakia).

Parte hartu nahi duzu
SAREKIN Week 2020an ekitaldi
bat antolatzen?

SAREKIN


DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Harremanetarako

#SAREKIN

Lege-oharra - Datu-babesa