Sarekin sareak antolatzen duen ekitaldi honetan ekintzailetzari laguntzeko erakunde bizkaitarrak biltzen dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu eta finantzatzen du, eta koordinatu, berriz, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak.
Jarduera interesgarriak prestatu ditugu gaurkotasun handiko gaien inguruan, lagungarri izango zaizkizunak inspiratzeko, inguruko sare ekonomikoa hobeto ezagutzeko, ekintzailetza aukerak deskubritzeko eta, azken batean, erabakiak hartzeko, gaiak hobeto ezagutuz, arrakastari begira.
Formatu berrian gatoz aurten: erabat aurrez aurre izango diren bi egun, SAREA EGITEA, pertsonen arteko harremanak, kontaktu profesionalak eta sinergiak izanik ardatz