Informazio gizarteko eta Merkataritza elektronikoko zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio betebeharrarekin bat etorriz jakinarazten dizugu jabetza intelektualaren eta www.dema.eus webguneko (aurrerantzean “web ataria” edo “webgunea”) elementuen eskubideen titularra hauxe dela:
Sozietatearen izena: Asociación de Apoyo al Desarrollo Empresarial DEMA-Enpresa Garapena (aurrerantzean, DEMA)
Posta elektronikoa: info@dema.eus
Legezko inskripzioa: Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatuta B/1661/89 zenbakiarekin 1989-09-15ean. Erabilera publikokotzat deklaratua Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 13ko 284/2001 Dekretuaren bidez.
www.dema.eus webgunearen helburu nagusia da erabiltzaileei enplegu zerbitzu eta programekin lotutako informazioa ematea. Horretarako, soilik informatzeko helburua duten hainbat eduki ematen dizkie erabiltzaileei, eta aldian-aldian eguneratzen dira. Horri lotuta, DEMAk erabiltzaileentzat eskuragarri jarri du komunikazio bide bat, eta bere bitartez, webgunean DEMArekin komunikatzeko, harremanetan jartzeko eta enplegu programak eskatzeko aukera dago.
Ondorengo baldintzek DEMAk herritarrentzat eta enpresentzat eskuragarri jarri duen webguneko zerbitzuen erabilera arautzen dute.
Webgune honetako edukia eguneratuta mantentzeko DEMAk bere webguneetan ager litekeen mota guztietako informazioa aldatzeko eskubidea du aurretiaz abisurik eman behar izan gabe edo erabiltzaileei aldaketen berri eman beharrik gabe.
DEMAk edozein unetan eta aurretiaz abisatu gabe webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa, eskainitako zerbitzuak eta zerbitzuak emateko baldintzak aldatzeko eskubidea du.
Webgunean sartzeak eta webgunea erabiltzeak esan nahi du erabilera baldintza hauek onartzen direla. Webgunean sartzeak eta webgunea erabiltzeak esan nahi du baita ere erabiltzaileak berariaz, guztiz eta erreparorik gabe onartzen dituela bertara sartzen denean webgunean argitaratutako bertsioko erabilera baldintza guztiak. Horrela ez bada, ez da edukietara sartuko eta ez ditu zerbitzuak erabiliko.
Legezko abisu honek DEMAk Internet erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen duen webgune honen sarbidea eta erabilera arautzen ditu. Erabiltzailea da webgune honetan sartzen dena, nabigatzen duena, webgunea erabiltzen duena edo bertako zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duena.
Atari honetako erabiltzailea informatuta geratzen da eta onartzen du webgune honetara sartzeak inolaz ere ez duela esan nahi DEMArekin merkataritza harreman bat hasten denik.
Erabiltzaileak webgunean sartzeak eta bertan nabigatzeak esan nahi du erabilera baldintza hauek guztiak onartzen dituztela. Legezko abisu honetan azaldutako erabilera baldintzekin ados ez bazaude, arren, ez jarraitu webgune honetan nabigatzen, izan ere, bertako zerbitzuak edo edukiak erabiltzeak esan nahi du hemen jasotako legezko terminoak onartzen dituzula.
Webgune honetan argitaratutako informazioa kontsultatzeko eta bertan nabigatzeko ez da beharrezkoa erregistratzea. Webgunea eta bertako edukiak sarbide librekoak dira, eta erabiltzea aurretiaz ez da harpidetu edo erregistratu behar.
Hala ere, segurtasun eta pribatutasun arrazoiak direla-eta, webgunean eskainitako programetan, ekimenetan edo bestelako zerbitzuetan parte hartzeko aurretiaz datu pertsonalak erregistratu beharko dira. Hala, inprimaki bakoitzean eta datuen pribatutasuneko politikan jasotako datu pertsonalei emango zaien erabilera eta horien xedea zuzen identifikatuta eta azalduta geratuko dira.
Bestalde, webgune honetako eremu eta zerbitzu batzuetarako sarbideak baldintza espezifikoak izan ditzake eta dagokion zerbitzu bakoitzaren informazio xehean ezarrita daude.
Erabiltzaileak webgunea eta bertako zerbitzuak erabiliko ditu legez kontrako jarduerak edo jarduera ilegalak, DEMAren, administrazio publikoen edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenak edo erabilera baldintza hauen, indarreko legeriaren eta orokorrean onartzen diren erabileren aurkakoak izan daitezkeenak gauzatu gabe. Zehazki, eta informazio helburuetarako, erabiltzaileak berariaz konpromisoa hartzen du honako jarduerarik ez egiteko:
Webguneak beste atari edo webguneetarako loturak izan ditzake. DEMAk ez du inolako kontrolik atari edo webgune horiengan eta ez da bertako edukien arduraduna ezta ere. Webguneko loturak bakar-bakarrik informazio helburuetarako dira. Beraz, DEMAk ez du erantzukizunik eta ez du inolako bermerik ematen lotutako edukiei, erabilgarritasunari eta egokitasunari dagokienez.
Beste webgune batzuetan DEMAren webgunerako estekak jartzen badira, horrek ez du esan nahi DEMAk esteka hori edo esteka dagoen webguneko edukia baimendu dituenik, eta estekako webgunean ez dira sartuko eduki desegokiak, iraingarriak, ilegalak, lizunak edo ez-zilegiak, ezta indarrean dagoen legeriaren aurkakoak diren bestelakoak ere.
DEMAk aukera izango du esteka ezarrita duen webgunearen jabearekin harremanetan jartzeko, uste badu araudia ez dela betetzen, eta dagozkion ekintza judizialak eta judizioz kanpokoak egin ahal izango ditu baita ere.
DEMAk ez du webgunearen funtzionamendu okerrarengatik erator litezkeen kalteen, akatsen edo zehaztasun ezen gaineko erantzukizunik, ezta ere webgunea eta bertako zerbitzuak eskuragarri ez egoteagatik erator litezkeen kalte edo galera zuzen edo zeharkakoen gainekorik ere.
Webgunerako sarbidea eta bertako informazioaren erabilera horiek gauzatzen dituenaren erantzukizunpekoak dira oso-osorik. DEMAk ez du inolako erantzukizunik izango informazioa eskuratzeak edo erabiltzeak ekar lezakeen edozein ondorio, kalte edo galeraren gainean, salbuetsiz bere eskumen egikaritze zorrotzeko legezko xedapenen aplikaziotik eratorritako jarduketa guztiak.
DEMAk ez du webgunean aipatzen dituen hirugarrenen loturen konexiotik edo edukietatik eratorritakoen gaineko erantzukizunik.
Webgune honetako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada edo DEMAko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan sortutako kalte-ordainak edo galerak gertatuz gero, DEMAri legez dagozkion ekintzak egikarituko dira eta hala dagokionean, egikaritze horietatik eratorritako erantzukizunak aplikatuko dira.
DEMAk honakoak zainduko ditu: Webgunea eta zerbitzuak erabiltzearen pribatutasuna eta segurtasuna. Eskuragarri dauden edukien egiazkotasuna. Bere informatika sistemak eta sistema horretan gordetako agiri elektronikoek eta fitxategiek birusik edo elementu kaltegarririk ez izatea.
Demak ez du erantzukizunik izango interferentzia, ez-egite, etenaldi, birus informatiko, telefono matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioetatik erator litezkeen kalte edo galeren gainean, ezta erabiltzaileek webgunea eta edukiak modu desegokian erabiltzen dituztenean ere.
DEMAk ez du inolaz ere bermatzen DEMAtik edo bere zerbitzuetatik kanpokoak diren eta hirugarrenek eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen prestazio zuzena, horietara webguneko esteken bidez iritsi baldin badira.
Era berean, DEMAk ez du erantzukizunik hirugarrenek indarreko araudia betetzen ez badute, ezta ere erabiltzaileek kalte-galerak sufritzen badituzte webguneak kanpoko iturrietako jatorria duen emandako informazioak izan ditzakeen akatsak edo ez betetzeak gertatzen badira ere.
DEMAk jakiten badu webguneko zerbitzuak erabili direla hirugarren pertsonen eskubideak urratu ditzaketen edo legez kanpoko egintzak sor ditzaketen jarduerak egiteko, jarduera horiek jarraitzea ekiditeko neurri guztiak ezarri ahalko ditu eta eskubidea izango du dagozkion legezko ekintzak hasteko.
DEMAk ez du erantzukizunik izango webguneen bidez erabiltzaileek trukatu dezaketen informazioaren gainean. Webgunean egindako adierazpenen gaineko erantzukizuna horiek egiten dituenarena izango da bakar-bakarrik.
Interneten emandako administrazio informazioak ez du ordezkatzen legeen, xedapen orokorren eta formalki administrazio publikoen aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren egintzen publizitatea, eta horien inprimatutako edizioa da egiazkotasunari eta edukiari buruzko fede ematen duen tresna bakarra.
Webgune honetan eskuragarri dagoen informazioa gida bat da eta ez du legezko baliozkotasun helbururik. Webgune honetako agirien bertsioaren eta informazioaren eta bertsio ofizialaren arteko desadostasunak baldin badaude, administrazio publikoen bertsio ofiziala da legez balio duen bakarra.
Erabilera baldintza hauek arautzen eta interpretatzen ditu estatuan eta autonomia erkidegoan eskainitako zerbitzuen aplikazio eremuan indarrean dagoen legeriak.
DEMAren eta erabiltzailearen artean erabilera baldintza hauen interpretazioari, edukiari edo egikaritzeari buruzko desadostasunak edo diferentziak gertatuz gero, DEMA eta erabiltzailea Bilboko Auzitegi eta Epaimahaien jurisdikzioaren menpe geratuko dira eta erabiltzaileak berariaz uko egingo dio legokiokeen beste edozein eskumeni.