Urtero bezalaxe, Sarekin Sareko eragile sustatzaileen osoko bilkura egin zen Bilbon, otsailaren 24an. Bizkaiko ekintzailetzaren inguruko eragileen ekosistema osatzen duen Sarekin Sarea 2018an eratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatuta, eta DEMA Foru Agentziaren eskutik.
Topaketak amaitzear dagoen aldiaren emaitzak ezagutarazteko balio izan zuen, bai eta gaur egungo egoerarekin bat datozen gidalerroak eta helburuak planteatzeko ere, proiektu kolaboratiboari beste bultzada bat eman eta erronka berriei ekin ahal izateko.
Saioari hasiera emateko, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua mintzatu zen, eta, beste behin ere, adierazi zuen konfiantza osoa duela Sarean eta aurrera begira duen etorkizunean. “Bizkaia lurralde ekintzaile bihurtu behar dugu. Ekintzaile eta ekintzaile gehiago behar ditugu. Beste ekimen-eredu bat ere behar dugu. Eta beste enpresa-eredu bat. XXI. mendeko eredu bat. Inpaktuarekin. Ez hain obsesionatua dibidenduak maximizatzearekin”, gehitu zuen.