Sarekin Sarea Bizkaian 2018an sortutako ekintzailetza-ekosistemako eragileek osatzen dute, eragileen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzeko borondatearen ondorioz, ekintzaileei zerbitzu hobea emateko xedea duena.
Hura sortzeko, Bizkaiko ekosistema ekintzaileko eragile guztiek parte hartu zuten prozesua gauzatu zen, batez ere Design Thinking delakoan oinarritutako metodologia inklusiboa erabiliz. Hausnarketako, baterako sorkuntzako eta ondorioetako hainbat fasetan lan egin zen, eta Bizkaian Ekintzailetza Sare ondo koordinatua ezartzeko beharra nabarmendu zen.
Sarearen helburua pertsona ekintzailea erdigunean jartzea da. Modu ordenatu eta koordinatuan eskaintzea Bizkaian dauden baliabideak eta laguntzak, enpresa proiektu berriak garatzeko, finantzaketarako eta enpresak sortzeko, abian jartzeko eta sendotzeko laguntzak emateko. Arreta berezia kultura ekintzailea sustatzean jarrita.
Gainera, hauek lortzeko ere egiten dugu lan:
Bizkaian Ekintzailetzari eskainitako ekitaldi handiena, alde batetik, eragile laguntzaileak biltzen dituena, eta, bestetik, ekintzailetzan interesa duten pertsona guztiak.
Topagunea, honako hauei buruzko hitzaldien, eztabaida-mahaien eta tailerren programazio zabalarekin: ekintzailetzaren gaurkotasuna eta joerak, negozio-aukerak eta konexioak eta lankidetzak sortzeko networking espazioak.
Sarekin Sareak Praktika-komunitateak izeneko lantaldeetan antolatzen du bere barne-egitura, hau da, gai interesgarrien inguruan antolatutako ikaskuntza partekaturako taldeetan.
Praktika-komunitateak ekintzailetza-ekosisteman berrikuntza sortzen duten eragileen arteko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu. Erronka edo arazo komun baten aurrean, elkarri eragiten diote erregulartasunez, hobeto egiten eta berritzen ikasteko.