Gaikako komunitateak

Praktika-komunitateak interes bera duten pertsonen taldea dira, arlo horretan duten ezagutzan eta esperientzian sakontzen dutenak, beren harremanak indartzen dituen etengabeko elkarrekintzaren bidez.

Étienne Wenger

Sarekin Sareak Praktika-komunitateak izeneko lantaldeetan antolatzen du bere barne-egitura, hau da, gai interesgarrien inguruan antolatutako ikaskuntza partekaturako taldeetan.

Praktika-komunitateak ekintzailetza-ekosisteman berrikuntza sortzen duten eragileen arteko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu. Erronka edo arazo komun baten aurrean, elkarri eragiten diote erregulartasunez, hobeto egiten eta berritzen ikasteko.

Gaikako komunitateen helburuak Sarekin programan

1

Gai edo interes komun baten inguruan lan eta ikaskuntzako gunea eratzea, hura aztertzeko. Hausnarketarako eta ekarpen eta ezagutza kolektibotik eraikitzeko gunea.

2

Ekintzailetza-ekosistemaren berrikuntzara bideratutako kolaborazio-proiektuak abian jartzean gauzatuko diren erronkak sortzea.

Ezagutu gure gaikako komunitateak

Gaur egun, Sarekin sareak gaikako 2 komunitate ditu martxan.

Komunitatea

“Ekintzailetza kultura”

Informazio gehiago
->

Komunitatea

“Jasangarritasuna eta Balantze Hirukoitza negozio-ereduetan”

Informazio gehiago
->