Sarerearekin bat egiteko


Sareko agente izan nahi duten erakundeek alta eskatu behar dute, inprimakia beteta. Behin eskaria jasotakoan, DEMA erakundearekin harremanetan jarriko da, prozesua osatzeko.

Sarekin-eko erakunde/agente guztiek baliabide eta/edo zerbitzuren bat izan behar dute, Bizkaiko eskaintzaileen esku jar dezaketena enpresa bat sortzeko prozesuaren edozein fasetan, enpresa sortzen denetik egonkortzen denera arte, eta irabazi asmorik gabe eskaini behar dute.

Sarekin Ekintzailetza Sarean parte hartu nahi duten agenteek eta erakundeek lotura izan behar dute Bizkaiko enpresa egiturekin, finantzatzaile/inbertsoreekin, irabazi asmorik gabeko elkarteekin, enpleguaren eta ekintzailetzaren sustapenarekin erlazionatutako instituzio publikoekin eta/edo hezkuntza sistema publiko edo pribatuarekin.

JARRAITU IRAKURTZEN

Faseak gaikako sei taldetan banatu dira:

  • Kultura ekintzailea
  • Enpresa proiektuak
  • Enpresa sortzea eta martxan jartzea
  • Egonkortzea
  • Finantzaketa
  • Preskriptoreak

Erakunde/agente bakoitzak erabakiko du gaikako zer taldetan egon nahi duen, dituen baliabideen eta lankidetza eta partaidetza prozesu honi eskain diezaiokeen denboraren arabera.

Talde bat baino gehiagotan parte hartu nahi izanez gero, pertsona bat izendatu beharko da talde bakoitzerako. Erakunde egituraren arabera, gaikako talde bateko agentea eta osoko bilkurako kidea izateaz gain, koordinatzailea edo ordezkaria ere izan daiteke. Kasu horietan, inplikazioa handiagoa izango da, bai bileretan, bai taldekideekiko komunikazio konpromisoari dagokionez.

Gaikako taldea aukeratzeko, pertsonak izendatzeko edo ezein aldaketa egiteko, info@sarekin.eus helbidera idatzi behar da..

Sarearen ikusgaitasuna eta gardentasuna bermatzeko, Sarekin osatzen duten erakunde eta pertsona guztiek bizkaia.network ekintzaileen plataformako Sarekin Kanaleko espazio digitalean alta emanda egon beharko dute. Dagokien gaikako taldean sartuko dira eta dituzten baliabideak Sarekin Kanaleko espazio digitalean jarri eta eguneratuta eduki beharko dituzte, ekintzaileek ikus dezaten plataformako Sarekin Kanala erabilgarria eta fidagarria dela.


SAREKIN


DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Harremanetarako

#SAREKIN

Lege-oharra - Datu-babesa