Zuk duzun ideia horren lehen azterlana: Jarduera ekonomiko bilaka daitekeen ideia bat duzula uste baduzu, gure teknikariek hori ebaluatzen lagunduko dizute.
Enpresa planaren diseinuan laguntza: Jarduera ekonomiko berri horren nondik norako nagusiak zehazten lagunduko dizugu.
Bideragarritasun plana prestatzeko laguntza: Bideragarritasun plana egiten lagunduko dizugu, zure ideia bideragarria den ala ez jakin dezazun.
Izaera juridikoen gaineko informazio eta aholkularitza: Izaera juridikoen gaineko informazioa eta beraien artean dauden aldeak azalduko dizkizugu. Gero, aholku emango dizugu zein den zure jarduera ekonomikoari egokien datorkiona.
Egin beharreko tramiteen gaineko informazioa: Hainbat tramite burutu beharko dituzu jarduera ekonomikoa abian jarri aurretik. Guk horren guzti horren gaineko informazioa emango dizugu.
Laguntza eta diru laguntzen gaineko informazioa eta tramitazioa: Eskura ditzakezun laguntza edota diru laguntzen gaineko informazioa eman eta hauek tramitatzen lagunduko dizugu.
Ekintzaileei zuzendutako formazioa: Taldekako formazioa eskaintzen dugu, jarduera ekonomiko berri batekin hasi orduko kontuan hartu beharreko oinarrizko gorabeherei buruzkoa.