Erakunde bazkidea

Elkar-Lan

Konektatzen dugu?

Elkar-Lan, S. Coop., Kooperatibak Sustatzeko Elkartea

Kooperatibak sortzeko laguntza eta lehen urterako tutoretza.

Diziplina anitzeko lantaldea eskaintzen dizuegu:

  • Zuen enpresa proiektuak edozein kooperatiba formatutan martxan jartzen lagunduko dizuegu. Elkarrekin lan egitea aukeratzen baduzue, proiektuak gutxienez bi enplegu sortu behar ditu langile bazkide gisa edo laneko bazkide gisa.
  • Babesa eta laguntza teknikoa emango dizkizuegu kooperatiba eratu aurreko fasean: kooperatiba proiektu bakoitzaren neurrira egindako prestakuntza eskainiko dizuegu, eta estatutuak nahiz beharrezko barne araudiak zuen neurrira egiten lagunduko dizuegu, kooperatibei legez aitortzen zaien autorregulazioaz baliatuz.
  • Kooperatiba eratu osteko lehen urtean gure tutoretza jasoko duzue kooperatibaren organo sozialekin eta bazkideekin lotutako gaietan.

Finantzaketa

Ekintzailetzarako prestakuntza

Abian jartzea

Bizkaia osoa