Enpresa kudeaketa eta marketin gradua
Gure unibertsitate graduak ikuspegi duala (teorikoa eta praktikoa) du enpresa kudeaketaren eta marketinaren esparruan. Ekintzailetza irakasgai espezifiko gisa lantzen da hirugarren mailan (ikasleek beren negozio eredua diseinatu eta aztertzen dute), baita ideia bat proiektu bideragarri bihurtzeko balio duten hainbat trebetasun eta gaitasun zeharka garatzen dituzten beste ikasgai batzuetan ere. Gainera, gradu amaierako lan gisa duten ideiaren negozio plana garatzeko aukera eskaintzen zaie.