Erakunde

Behargintza Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako

Konektatzen dugu?

Eskualdeko garapen ekonomiko jasangarria

BERMEOKO UDALA – BEHARGINTZAk laguntza ematen die Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako ekintzaileei.

Gure eskaintzaren barnean daude:

  1. Negozioa sortzeko eta martxan jartzeko aholkularitza integrala.
  2. Enpresa kudeaketan espezializatutako prestakuntza, BFAk enpresak sortzeko ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko homologatua.
  3. Enpresak sortzeko dirulaguntzen kudeaketa, LOKALBIDE eta antzeko programa propioak barne.
  4. Enpresa finkatzeko laguntza.
  5. Enpresa transmisioa: aholkularitza espezializatua DEMA metodologia aplikatuz, zeina homologatuta dagoen BFAk enpresen transmisiorako ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko. Era berean, CEKOBIrekin eta Merkataritza Ganberarekin lan egiten dugu, erreferenteak baitira enpresa transmisioan.
  6. U-Bai – Urdaibaiko garapen ekonomiko jasangarrirako proiektuko parte gara. Erakunde publikoek eta tokiko enpresek elkarrekin lan egiten dute eskualdearen etorkizun estrategikoaren alde, eta ekimen berritzaileak sustatzen dituzte.

BEHARGINTZAren konpromisoa da Busturialdeko enpresa garapena bultzatzea, enpresa sarea indartuz eta ekintzaileei arrakastarako bidean lagunduz.

Negozio Plana

Ekintzailetzarako prestakuntza

Dirulaguntza

Busturialdea