Erakunde bazkidea

Basauri-Etxebarriko Behargintza

Konektatzen dugu?

Basauriko eta Etxebarriko langabe, ekintzaile eta enpresentzako laguntza

Negozio ideia bat edo autoenplegu proiektu bat duten pertsonen beharrei erantzuten diegu, eta haiekin batera lan egiten dugu, ekintzaile gisa egin beharreko lehen urteetan lagunduz.

Hauexek eskaintzen ditugu: negozio ideiari buruzko aholkularitza, proiektu baten bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezagutzea, enpresa proiektua eta plana garatzea eta laguntzak nahiz finantzaketa bideak ezagutzea.

Ekintzaileak prestatzen ditugu: talentuari etekin handiagoa ateratzen saiatzen gara, informazio ekonomikoa interpretatzen eta aztertzen, enpresa eta produktua merkatuan posizionatzen eta enpresa ingurune digital onenera egokitzen.

Enpresa berriei laguntza ematen diegu: etengabeko laguntza eskaintzen dugu lehen 3 urteetan, beharrak identifikatzen ditugu aukera bihurtzeko eta negozioak aurrera egiteko baliabideak zehazten ditugu.

Ekintzailetzarako prestakuntza

Abian jartzea

Enpresa finkatzea

Arratia-Nerbioi