Ekintzailetza Sozialeko eta Inpaktu Ekonomiako Ekosistema baten alde
BBK-k Bizkaian gizarte ekintzailetzako eta inpaktu inbertsioko ekosistema baten sorrera gidatu nahi du, lehiakortasun jasangarrian eta GJHetan oinarrituta.
Hainbat jarduera eta programa eskaintzen ditugu gizarte ekintzaileei beren proiektuen garapenaren etapa guztietan laguntzeko. Honako programa hauek nabarmenduko ditugu:
BBK EKIN: Inkubazio programa honen helburua da hasierako faseetan eragin soziala duen proiektu bat duten pertsonei laguntzea, enpresa bat martxan jartzen laguntzeko eta, horrela, Bizkaiko garapen ekonomikoa sustatzeko.
BBK ARIN: Bizkortze programa honen helburua da Bizkaian errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta/edo ingurumenekoa bilatzen duten ekintzailetza proiektuei hazten laguntzea.