Sarekin Sarearen Lehenengo Gosaria “Balantze Hirukoitza Ekintzailetza Gida”-ren AURKEZPENA

Bizkaiko Diputatu Nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Foru Diputatu Teresa Laespadak lehen gosari honetan aurkeztu zuen “Balantze Hirukoitza Ekintzailetzaren Oinarrizko Gida”. Ekitaldira gonbidatu ziren Udalak, Sarekin Sarea osatzen duten 100 entitate baino gehiago eta Bizkaiko ekintzaileak. Gida diseinatu eta sortzeko prozesuan, Aldundiko Sail hori izan da buru, eta bertan parte hartu du sare horretako Bizkaiko eragile eta ekintzaile kopuru handi batek.

Luis Madrid “Asociación de empresas por el triple balance SANNAS”-eko bazkide fundatzaileak eta Aholku Batzordeko kideak hitzaldi hau eman zuen: “Balantze Hirukoitzaren bidez Bizkaian ekintzailetzaren ekosistema hobetzeko gakoak: helburua duen ekintzailetza, kultura birsortzailea eta kultura aldaketa”. Aditu horren hitzetan, “konprometitutako biztanleriaren % 3,5a bakarrik behar da aldaketa sistemikoa eragiteko”.presentacion-guia-triple-balance01.jpg

Ondoren egin zen Gidaren metodologiari eta erabilerari buruzko tailerra, 100 eragile baino gehiagorentzat.

Sarekin Sareak biltzen ditu Bizkaiko ekintzailetza ekosistema osatzen duten eragileak, 100 entitate baino gehiago: tokiko garapen agentziak, Behargintzak, fundazioak, elkarteak eta hirugarren sektorea, enpresa elkarteak, unibertsitateak eta lanbide heziketako zentroak. Horiek guztiek ekarpen nabarmena egiten diote Bizkaian ekintzailetza kultura errotzeari.

Sarekin Sareak beste urrats bat egin nahi du ekintzailetza jasangarriago baten alde, Balantze Hirukoitzaren bidez, aberastasuna, enplegua eta kultura birsortzailea hedatzeko Bizkaiko lurraldean.

EKINTZAILETZAREN TESTUINGURUA

Lehenik eta behin, ziurgabetasun handiko une bat bizi dugu mundu osoan, sozialki eta ekonomikoki eragiten diguna. Arrakala eta desoreka berriak sortzen ari dira Bizkaian, ziurgabetasun ekonomiko eta sozialak eraginda.

Egia da ziurgabetasuna nagusitu dela arlo ekonomikoan eta sozialean. Munduko egoera geopolitikoa izugarri ezegonkortu da, eta ondorio ezezagun eta lazgarriak izango dituzten hainbat gerra piztu dira. Gainera, desafio global bat bizi dugu hainbat arlotan: hala nola ingurumenean eta garapen digital eta teknologikoan.

Adimen artifiziala, energiaren prezioa, mundu mailako potentzien arteko orekak, gerrak, biztanleriaren zahartzea herrialde batzuetan, migrazio presioa beste batzuetan... Pertsona askorengan sufrimendua sortzen duen egoera, bizitzeko zailtasunak, gizarte arrakalak eta gizarte antolaketan desberdintasunak.

Beraz, ekintzailetzan pentsatzea dagokigu, oso testuinguru konplexu eta aldakorrean.

AUTOENPLEGUA ETA ENPRESA TRANSMISIOA

Xehetasunetan sartuta, GEMen (Global Entrepeneurship Monitor) Ekintzailetza Behatokiak Euskadin jasotako datuek adierazten dute nahiko egonkor mantentzen dela hasierako fasean dauden proiektuen banaketa sektoriala.

https://bideoak2.euskadi.eus/2023/10/03/news_88487/Informe-GEM-Euskadi-2022-23.pdf

Proiektuen % 62,4 zerbitzu tradizionalen inguruan biltzen dira (ezagutzan intentsiboak ez direnak), eta sortutako lau negoziotik ia bat (% 23,3) oinarritzen da ezagutzan intentsiboak diren zerbitzuen prestazioan.

Beste era batera esanda, horrek esan nahi du Bizkaiko ekintzailetza sarearen zati handiena ez direla oinarri teknologikoko startup-ak, ekintzaile tradizionalak baizik (pertsona autonomoak, freelanceak edo mikroenpresak). Beraz, laguntza osoago bat eman behar da, hasi proiektuaren bideragarritasuna ezagutzetik eta abian jartzeko formakuntza edo finantzaketa eskuratzeraino.

Aldundian ondo ezagutzen dugu ekintzailetza hau. 2015etik, autoenplegurako gure laguntzak ezinbestekoak izan dira 9.361 enpresa negozio baino gehiago sortzeko, eta 48 milioi eurotik gorako dirulaguntza bideratu da zeregin horretara (48.283,751 €).

Bestetik, kontuan hartu behar da ere negozio bideragarri askok ateak itxi behar izaten dituztela errelebo faltagatik. Gaur egun, 3.000 enpresa txiki eta ertain baino gehiago daude egoera horretan gure hiri eta herrietan.

Arlo honetan, enpresen transmisiorako laguntzak ere baditugu. Ziur naiz zuek ere ezagutzen dituzuela —aipatu zuen Laespada diputatuordeak—, ezagutuko duzuen bezala 2022an abian jarri genuen NegoziON egitasmoa, Bizkaian enpresak transmititzeko programa integrala. Helburua da negozioen transmisioa erraztea, enpresen eta saltokien etorkizuna bermatzeko baliabideak eskainiz, eta hutsetik hasi behar ez izateko tresna egoki bat da.

ENPLEGUA

Enplegua mantentzeaz eta sortzeaz ari garela, GEMek Euskadin emandako beste datu bat. Marka ezarri dugu hasierako fasean 5 langile baino gehiago dituzten negozioen proportzioan (% 10,6, 2022-23an; aldiz, % 5,9ko batez bestekoa 2011-2022 aldian).

Datu horiek adierazten dute ekintzailetzak ere enplegua eta aurrerapena sortzen dituela, eta, beraz, bide horretan laguntzen jarraituko dugu, Bizkaia sozialki eta ekonomikoki aberasteko.

Kontuan hartzeko beste datu bat da euskal ekintzaileek azken urtean sortutako enplegu guztien % 64,2 lanaldi osoko kontratuak izan direla eta % 72,7, mugagabeko kontratuak.

Pozgarria da genero aldea murrizten jarraitzea ekintzailetza jardueran. Genero arrakala desagertzea ekintzailetza jardueran. Hirugarren urtez jarraian, aldeak ez dira esanguratsuak gizonen eta emakumeen TEA (Ekintzailetza Jarduera Tasa) tasen artean.

Dena dela, ezin dugu geure burua engainatu. Proportzioan, askoz ere emakume gehiagok ekiten diote zerbitzu tradizionalei (emakumeen % 70,3 eta gizonen

% 55,2). Eta gizon gehiagok sortzen dituzte ezagutzan intentsiboak diren zerbitzuak eskaintzen dituzten negozioak (gizonen % 29,2 eta emakumeen % 16,9).

HELBURUA

“Ekintzailetza bultzatzea, enplegua sortzeko eta eraldatzeko palanka gisa”.

BALANTZE HIRUKOITZA

Egin dugun bideak eta elkarrekin egiteke dugunak ezin dute alde batera utzi funtsezko beste gako bat: helburu bat eta inpaktu sozial bat duten enpresak sortzea —adierazi zuen Teresa Laespadak—.

Horretarako, formatzaileak eta aholkulariak trebatu behar dira helburu batekin ekiten erakusten duten metodologietan, eta metodologia berriak sortu behar dira, onura soziala eta bideragarritasun ekonomikoa izango dituen ekintzailetzarako.

Luis Madridek bere hitzaldian esan zuenez, “konprometitutako biztanleriaren

% 3,5a bakarrik behar da aldaketa sistemikoa eragiteko”, eta horretarako funtsezkoa da Balantze Hirukoitza.

Bizkaikoa bezalako gizarte aurreratu batean, enpresa modernoaren ikuspegia behar dugu, bere gain hartuko duena zeregin egituratzailea, eta bultzada emango diona garapen sozioekonomikoari eta kohesio sozialari. Ekoizten duenari eta, batez ere, ekoizteko moduari zentzua emango dion enpresa.

Apustu egin behar dugu bizi ziklo osoan jasangarritasun hirukoitzaren kultura beren DNAn txertatuta izango duten enpresen alde.

Eta horretarako balio du Balantze Hirukoitzaren gidak, zeharkako hiru ardatz bereizten dituena:

Lehenengoa, balantze soziala. Pertsonak ez dira baliabide hutsa, eta zentzua ematen diete enpresei: lan egin eta ekoizten duten pertsonak, bezeroak, hornitzen edo laguntzen duen ingurunea...

Bigarrena, ingurumen balantzea: jarduerak ingurunean sortzen duen inpaktuari buruzko kontzientzia eta zaintza.

Eta hirugarrena, balantze ekonomikoa: enpresa jarduera baten inpaktua neurtzeko logika operatibo bakarra izan behar ez duena. Zaharkituta geratu da mozkin ekonomikoa maximizatzea baino bilatzen ez duen enpresa eredua.

GIDAREN JATORRIA

Gida honen onena da sarean eginiko lanaren emaitza dela. Sarekin Sarearen hiru saioren bidez sortu da, ahalegin eta adimen kolektibo handi baten emaitza gisa, SANNAS Balantze Hirukoitzaren Aldeko Enpresen Elkartearen eta haren Balantze Hirukoitza Hobetzeko Tresnaren laguntzaz.presentacion-guia-triple-balance.jpg

Gida egiteko prozesua bera, berez, Balantze Hirukoitzaren jardunbide egokitzat har daiteke: modu irekian eta elkarlanean egin da, helburua izanik Bizkaiko ekintzailetza ekosistemaren kalitatea hobetzea.

Negozioa planifikatzen laguntzeko fasean, ekintzaileek gogoeta egiten dute gutxienez ekintzailetza prozesuan funtsezkoak diren zortzi alderdiri buruz. Eta hori ez da linealki egin, ekintzailetza bakoitzaren egoera eta unera egokituta baizik.

Balantze Hirukoitzaren helburua da neurtzea eta hobetzea negozio batek inguruko pertsonengan eta ingurune hurbilenean sortzen duen inpaktu ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala. HELBURUAREN kontzeptuarekin lotzen da.

Gida honek osatzen du ekintzaileei laguntzen dieten pertsonen eta eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalen lana. Balantze Hirukoitz geruza bat eransten diolako lan horri. Gainera, informazio gehiago eta jardunbide egokien adibideak ematen ditu, lagungarri izango dena ekintzaileak jasangarritasunaren eta Balantze Hirukoitzaren inguruan sentsibilizatzeko.

Ekintzailetza babestu nahi dugu.

Ekintzailetza hobe bat.

Inpaktua duen ekintzailetza.

Pertsonengan pentsatuko duena.

Gizartean pentsatuko duena.

Bizkaia hobetzeko ekintzailetza.

Badakigu erronka ugari eta garrantzitsuak ditugula. Mundua oso bizkor aldatzen ari da, eta desafio handiena da aurre egitea sortzen eta handitzen ari diren arrakalei eta desberdintasunei.

“Nik gidatzen dudan Sailetik —Diputatuak esan zuenez— lurralde ekintzaile bihurtu nahi dugu Bizkaia, helburu batekin. Begirada berri batekin, beste enpresa eredu bat sortuz. Inpaktuarekin. Bideragarria, jasangarria eta errentagarria izateko helburua izango duena. Desiragarria ere bai, zentzu batekin pertsonentzat.presentacion-guia-triple-balance04.jpg

John Elkingtonek zioen bezala, kapitalismo jasangarri eta birsortzailearen erreferentea eta enpresa munduko balantze hirukoitzaren kontzeptuaren bultzatzaileetako bat:

“Enpresa baten epe luzerako arrakasta bere interes talde guztientzat balioa sortzeko duen gaitasunaren mende dago: enplegatuak, bezeroak, enpresa hornitzaileak, komunitatea eta ingurumena.”

00:00

BIDEOA: "Nola hobetu ekintzailetza-ekosistema Bizkaian Balantze Hirukoitzaren bidez". Luis Madrid

Sarekin Sarearen II. gosaria: "heroikotasunetik bideragarritasunera"

Sarekin Sarearen II. gosaria: "heroikotasunetik bideragarritasunera"

2024(e)ko urriaren 9(a)

Sarekin Sarearen II. gosaria: "heroikotasunetik bideragarritasunera"

Sarekin Sarearen II. gosaria: "heroikotasunetik bideragarritasunera"

2024(e)ko urriaren 9(a)

Irakurtzen jarraitu
->
SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

2024(e)ko martxoaren 20(a)

SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

2024(e)ko martxoaren 20(a)

Irakurtzen jarraitu
->
Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

2023(e)ko azaroaren 28(a)

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

2023(e)ko azaroaren 28(a)

Irakurtzen jarraitu
->