SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

Atzo, martxoaren 19an, SAREKIN SAREko Eragileen Osoko Bilkura egin zen. Bizkaiko foru erakundeek sortutako ekosistema horrek ekintzailetza sustatzea du helburu, eta eragile asko biltzen ditu. Topaketa Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen, eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatu Teresa Laespadak eman zion irekiera instituzionala.

Aukera aprobetxatuz, laguntza sarearen izaera eta izateko arrazoia gogorarazi zituen foru diputatuak. “[Sarekin Sarea] ekintzailetza proiektu bat martxan jarri nahi dutenen zerbitzura dago.

plenario-sarekin-02.jpg

Sarekin Sarearen urteko osoko bilkura egiten ari gara, eta haren helburua da, gaur inoiz baino gehiago, gure arteko loturak sendotzea eta lankidetza areagotzea, eta ekintzailetza ekosistema kohesionatu eta eraginkor bat sustatzea, ekintzailea erdigunean jarrita”.

Jarraian, DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako zerbitzuen zuzendari Beatriz Morcillok eta zuzendariorde Isabek Muelak Sarekin Sarearen 2023ko ekintzen balantzea egin zuten. Besteak beste, balioan jarri zituzten Balantze Hirukoitza eta Ekintzailetza Kultura (gaikako komunitateak), Bizkaiko Ekintzailetzaren IV. Jardunaldiak (Sarekin Days), eta urtean zehar egindako komunikazio ekintza ugariak.

Horren ondoren, DEMAko zuzendari kudeatzaile Gloria Mugicak 2024ko Ekintza Plana aurkeztu zuen, hori izango baita datozen hilabeteetan Sarearen jarduerak gidatuko dituen ibilbide orria. Bertan, helburuak, ekintzak eta proiektuak jaso dira.

Seed Capital Mikro-ko zuzendari kudeatzaile Marcos Salinero mintzatu zen azkenik, eta gizartean eragina duen mikrofinantzaketari buruz hitz egin zuen bertaratuen aurrean.

“Ekitea ez da lan erraza; horregatik, Sarekin Sarearen laguntza dutela jakinarazi behar diegu ekintzaileei. Eta mezu hau helarazi behar diegu ekintzaile guztiei: “bizkor joan nahi badute, bakarrik ibili beharko dute, baina urrutira iritsi nahi badute, hobe dute ondoan norbait izatea”. Horixe da osoko bilkura honetan egiten duguna, Sarekin Sarean korapilatu, lankidetzan jardun, eta ekintzailetzaren alde lan egin”.

plenario-sarekin-00.jpg plenario-sarekin-10.jpg plenario-sarekin-03.jpg plenario-sarekin-04.jpg

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

2023(e)ko azaroaren 28(a)

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

2023(e)ko azaroaren 28(a)

Irakurtzen jarraitu
->
SAREKIN Ekintzailetza Sareko Kultura Ekintzailearen Komunitateak hirugarren topaketa egingo du

SAREKIN Ekintzailetza Sareko Kultura Ekintzailearen Komunitateak hirugarren topaketa egingo du

2023(e)ko irailaren 22(a)

SAREKIN ekintzailetza sareak networking saio bat egin du, bere agenteen artean harremanak sustatzeko eta elkarlanerako aukerak topatzeko

SAREKIN ekintzailetza sareak networking saio bat egin du, bere agenteen artean harremanak sustatzeko eta elkarlanerako aukerak topatzeko

2023(e)ko ekainaren 13(a)