Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiak Bizkaian: Sarekin Days 2023

Aurtengo edizioaren helburuetariko bat da sarea egitean jartzea arreta, ekintzaileen arteko harremanak bultzatzea, kolektiboaren barneko kontaktu profesionalak eta sinergiak sustatzea. Jardunaldien gai nagusia, berriz: zer garrantzi duten egungo paradigma-aldaketaren ardatz diren hiru trantsizioek, hau da, trantsizio teknologiko-digitalak, energiaren eta ingurumenaren arloko trantsizioak eta trantsizio demografiko-sozialak.

Abian da Bizkaiko ekintzailetzari buruzko jardunaldien IV.edizioa: Sarekin Days 2023. Sarekin sareak antolaturiko ekitaldi bat da, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatua, eta ekintzailetza babesten duten Bizkaiko erakundeak biltzen ditu. Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentzia – DEMA arduratu da koordinazio-lanaz. Aurten, egun bi izango ditu ekitaldiak, azaroaren 27a eta 28a, eta presentziala izango da, oso-osorik, Bilboko Iberdrola Dorrean egingo baitira jarduera guztiak. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, web-orri honetara jo dezakete: www.sarekindays.eus.

Sarekin Days ekimenaren barruan, gaurkotasun handiko gaiak lantzeko jarduera interesgarriak diseinatu dira bi egunetarako. Horri esker, ekintzailetzaren bideari lotu nahi zaizkion pertsonak edo beren enpresak jada martxan dituztenek aukera izango dute inspirazioa jasotzeko, inguruko sare ekonomikoa hobeto ezagutzeko, sare horrek eskaintzen dituen ekintzailetza-aukerak deskubritzeko eta, azken batean, ezagutza handiagoz eta arrakasta izateko aukerekin hartzeko erabakiak.

Izan ere, sarea egitea da edizio honen helburuetariko bat, egite horretan jartzea arreta, hau da, pertsonen arteko harremanak sustatzea, harreman profesionalak eta sinergiak bultzatzea ekintzaileen kolektiboaren barnean.

Aurtengo edizioaren gai nagusia zera da: zer garrantzi duten egungo paradigma-aldaketaren ardatz diren hiru trantsizioek, hau da, trantsizio teknologiko-digitalak, energiaren eta ingurumenaren arloko trantsizioak eta trantsizio demografiko-sozialak. Izan ere, ezinbestean heldu beharreko erronka oinarrizko bat da hori, apustu egin nahi badugu trantsizio horietan eragin positiboa duten proiektu ekintzaileak garatzen, egitura sozioekonomiko jasangarria eta erresilientea lortu nahi badugu.

Jardunaldiak abian jartzeko, Enpleguko zuzendari nagusi Susana González eta DEMA agentziaren zuzendari kudeatzaile Gloria Múgica arduratuko dira irekiera instituzionalaz. Horren ondoren, hainbat jarduera egingo dira bi egunetan zehar, hala nola hitzaldiak, mahai-inguruak, kasu arrakastatsuen aurkezpenak, konferentziak (teknikoak eta motibaziozkoak) eta tailerrak. Bukatzeko, ahaldun nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatu den Teresa Laespadak emango dio amaiera aurtengo edizioari.

Eskaintza horren guztiorren osagarri, Ekintzailetzari buruzko IV. Jardunaldiek bidea emango dute Bizkaian ekintzailetzari laguntzeko dauden zerbitzuetara heltzeko. Alegia, Sarekin Days 2023ren bitartez, aukera izango da aurrez aurre egoteko ekintzailetza babesten dugun Bizkaiko erakundeetako profesionalekin (Sarekin sareko kideekin); horrela, aukera izango duzu kontsultak egiteko, eta, horri esker, harremanetan jarri ahalko zara ekintzailetzan laguntzen duten profesionalekin, Bizkaian eskura dituzun laguntzei buruzko aholkuak eman diezazkizuten.

SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

SAREKIN SAREAK urte Osoko Bilkura ospatu du. Topaketak eragileen sarea biltzen du, urteko balantzea eta 2024ko Ekintza Plan berria aurkezteko

2024(e)ko martxoaren 20(a)

Irakurtzen jarraitu
->
SAREKIN Ekintzailetza Sareko Kultura Ekintzailearen Komunitateak hirugarren topaketa egingo du

SAREKIN Ekintzailetza Sareko Kultura Ekintzailearen Komunitateak hirugarren topaketa egingo du

2023(e)ko irailaren 22(a)

SAREKIN ekintzailetza sareak networking saio bat egin du, bere agenteen artean harremanak sustatzeko eta elkarlanerako aukerak topatzeko

SAREKIN ekintzailetza sareak networking saio bat egin du, bere agenteen artean harremanak sustatzeko eta elkarlanerako aukerak topatzeko

2023(e)ko ekainaren 13(a)