Zer da eta noiz egingo da?

Bizkaiko ekintzailetzarekin zerikusia duten eragile guztien arteko topagunea izango da Ekintzailetza Azoka. Topagune horren bidez, enpresa sare bat sortuko da, sinergiak sustatuko dira eta prestakuntzaren zein ekintzailetzaren egungo egoerari buruzko ezagutza zabalduko da

Ekintzailetza Azoka Prestik enplegu azokarekin batera egingo da: Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak antolatu eta finantzatuko du, eta planifikatu, kudeatu eta koordinatu, berriz, sail horrek sustatutako DEMA-Enpresa Garapenak, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak.

EKINTZAILETZAREN AZOKA 2018

Datak:
2018ko abenduaren 12an eta 13an, 9:00etatik 19:00etara.

Lekua:Euskalduna Jauregia,
Abandoibarra etorb., 4,
48011 Bilbo, Bizkaia

ENPLEGU AZOKAREKIN BATERA EGINGO DA

Feria de Empleo Prestik

Norentzat da?

Profil ekintzaileko pertsonak, gaur egun Bizkaian eskura dituzten programak eta laguntzak ezagutu nahi dituztenak.

Prestakuntzaren eta ekintzailetzaren sektoreko profesionalak, euren sektoreko berrikuntzak ezagutu nahi dituztenak.

Pertsona ekintzaileak, euren negozio ideia garatzeko edo euren enpresa proiektua abian jartzeko zein egonkortzeko orientabidea behar dutenak.

INTERESATUKO ZAIZU…

Negozio ideia bat duzu garatu nahi baduzu.
Zure enpresa sortu baduzu.

2018ko Ekintzailetzaren Azokan ure zain izango gaituzu, eta ekintzaileentzako programa aberatsa eta jarduera interesgarri ugari eskainiko dizkizugu:

  • Bizkaiko ekintzaileei laguntza ematen dieten erakunde publiko zein pribatu nagusiak izango dira, eta diru laguntzetarako programak... eskainiko dituzte.
  • Hitzaldiak eta mahai inguruak.
  • Ekintzaile gazteen lekukotasunak.
  • Ekintzailetzarako tailer espezifikoak.

Ezagutu programazio osoa eta jarduera guztiak, eta zer erakundek, elkartek eta enpresak parte hartuko duten 2018ko Ekintzailetzaren Azokan. .

IKUSI EKINTZAILETZAREN AZOKAKO MAPA ETA PROGRAMA

Programa

Programa

#SalonEmprendimiento2018

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan. Bilatu gure etiketa:#SalonEmprendimiento2018. Ez ezer galdu!

Azokaren aurretik, bitartean eta ondoren, partekatu zure iritziak, iruzkinak, oharrak... sare sozialetan, #SalonEmprendimiento2018 etiketarekin!

 

2018ko Ekintzailetzaren Azokan ekintzailetzarekin eta prestakuntzarekin zerikusia duten enpresa eta erakunde ugari bilduko dira, beste inon baino gehiago!

Zatoz Ekintzailetzaren Azokara!

Erregistra zaitez, eta lortu doako sarrera bat. Izena eman ahal izango duzu hitzaldietan, tailerretan, orientabide indibidualerako mahaietan eta programatuta dauzkagun beste jarduera askotan. Kultura ekintzaileari, enpresa proiektu berriei, finantzaketari eta enpresen sorrera, abiarazte eta egonkortzeari buruzko standak bisitatu ahal izango dituzu. Ezagutu zure eskura dauden baliabide guztiak, bai ekiteko asmoa baduzu erabil ditzakezunak, baita jada ekintzaile bazara balia ditzakezunak ere. Hitz egin hainbat gaitan adituak diren profesionalekin, eta zure proiektuan aurrera egiten lagunduko dizute.

ABENDUAK 12-13 EUSKALDUNA JAUREGIAN

SAREKIN


DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Harremanetarako

#SAREKIN

Lege-oharra - Datu-babesa