SAREKIN - BIZKAIA EKINEAN

Zer da Sarekin - Bizkaia Ekinean?


2017an, Empredit-@n 2017 Ekintzailetzako Foro Gaztea antolatu zuten Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak, eta han jasotako eskaeren emaitza gisa jaio da 'Sarekin, Bizkaia ekinean’, Bizkaiko Ekintzailetza Sarea osatzeko proiektua.

Hauek dira horren helburuak:

  • Ongi egituratutako ekintzailetza ekosistema bat sortzea.
  • Pertsona ekintzaileen enpresa sare bat sortzea, elkarrekin harremanetan egon daitezen eta sinergiak sor ditzaten.
  • Eragileen, baliabideen, zerbitzuen eta abarren parametroak ezartzea.
  • Kultura ekintzailean sentsibilizatzea.
  • Bizkaiko ekintzailetzaren ekosistemako eragile guztiek parte har dezatela eta sarean sar daitezela lortzea.


Sarekin, Bizkaia ekinean ekintzaileak erdigunean jartzen dituen espazio birtual bat da, nahi duenak erabil dezakeena, eta bertan eragileak eta erakundeak aurki daitezke, edo proiektuak nahiz sareko taldeak kudeatu.


Taller-foro en Prestik 2014

SAREKIN


DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia

Harremanetarako

#SAREKIN

Lege-oharra - Datu-babesa